22 Minutuan, partidu aldatu zen

Larunbat arratsaldean Ohorezko B mailako 19. jardunaldian partida erabakigarria
jokatu zen Kantabriako “La Albericia” zelaian, “Foken XVekoa” (Bahco Rugby Club) eta
“dortoken XVekoaren” ”(Babyauto Zarautz Rugby Taldea) artean.

Talde lokalak, liga honetan bigarren eta bisitariak hirugarren sailkatuak; orain arteko
emaitzak oso parekatuak dituzte. Santanderreko taldeak 11 garaipen, eta Beltzak 10;
hain berdinduta daude non joaneko partidan, azaroan Astin lehiatu zena, markagailuan
berdinketarekin ebatzi zen. Babyauto-ren taldea bere lehiakidea garaitzen saiatu eta
igoera-faseko play-ofs- ak lortzeko aukera izateko motibazioarekin zihoan; bertakoak
berriz, irabazi eta bere jazarlea 11 puntuetara arte urruntzeko nahiarekin.
Topaketa hasi zen unera arte, dena ziren itxaropenak; eta 22. minutura arte
berdinduta egon zela esan zitekeen. Une horretara arteko markagailuaren
hurbiltasunak, 6-3 eta zelaiaren gaineko berdintasunak, bi taldeek suhartasunarekin
erasoz eta babestuz, ez zuen azkeneko emaitza aurre ikusteko aukerarik ematen. 22.
minutu horretan, Bathco-k bere lehen entsegua lortu zuen Mattew Kriel jokalariak
transformazio gehigarria lortuz, denetara bere berezko markagailuan 24 puntu lortu
zituen Matew-ek.

Zarautz zelaiaren gainean nora ezean zebilen, ez zen ohiko jokaldiak lantzeko gai izan;
lokalak aprobetxatu zuten baloi galerekin, guztira 7 entsegu lortuz partidan zehar.
Dortokaren XVekoak hondatuta zirudien, beharbada taulako sailkapenaren
erantzukizunak on egin ordez, kalte gehiago egin zien; baina lortu zuten burua jasotzea
eta aurrera egitea. Azken jokaldian maul bat ezin hobeto eginez eta Jazint Figueras-
zarauztarrak zelaiaren kontra obala konprimituz eguneko entsegu bakarra lortu zuen.
Haritz Figueras, bere anaiak, makiletarako tiroa eraldatu zuen 54-10eko azkeneko
emaitza jarriz. Bathco-k 5 puntu gehitzen ditu eta Babyauto Zarautz-ek onartzen du
talde lehiakidearen nagusitasuna, jokalari atzerritar ugari dituen taldeak, guztira 17,
irrikatutako igoerako play-off- etara hurbiltzea lortu dute.

Hurrengo jardunaldia berriz, etxetik kanpo egokitzen da, Ourensen, eta porrotak
gorabehera, sailkapeneko hirugarren plaza mantentzea izango da erronka.