Xabi Castaño lehen taldeko entrenatzaile

Baionarra jaiotzez baina azken 10 urteak Zarautzen bizi da eta Zarautz Rugby Taldeari lotuta eman ditu. Jokalari bezala etorri zen David Vigueraren garaian, 2008an eta berehala errugbi eskolaren ardura lanak hartu zituen. Jokalari, gazteen entrenatzaile, preparatzaile fisiko eta udalekuen arduradun ere izan da.

Orain lehen taldearen ardura hartu du eta Facundo Orive aurrelarien entrenatzaile lanetan laguntzaile izango du. Bien begiak igoera fasera begira daude zuzen zuzenean, lan fisiko eta teknikoekin posible dela diote.

Ongi etorri berriz ere Xabi!

Bultza Beltzak!